abokatuak

"Zuzenbide Estatuari xake mate" egin diotela eta "marra gorri guztiak" gainditu dituztela salatu dute

Iñaki Goioagak esan du miaketaren egunean bulegoan aurkeztu zela, eta esan ziotela bere bulegoa ez zutela miatuko. Ukatu egin du bere bulegoan zegoena berea ez zela esan zuela.

2014ko urtarrilaren 10a
12:51
Entzun

Bizkaiko Abokatuen Bazkundean hitz egin dute aste honetan Guardia Zibilaren miaketa jasan behar izan duten abokatuek. Alfonso Zenonek salatu du "benetako astakeriak" egin ditueztela polizia operazio honetan, eta Iñaki Goioagak gaineratu du "marra gorri guztiak" gainditu dituztela. Inputatutako abokatuen bulegoetan sartzeaz gain, besteen bulegoetan ere sartu da Guardia Zibila, eta handik "informazio delikatua" eraman dutela, tartean, Zenonek azaldu dutenez, GALi buruzkoa.

Iñaki Goioagak esan du "xake mate" egin diotela Zuzenbide Estatuari. "Marra gorri guztiak gainditu dituzte... Lehenik eta behin, operazio honek jazarpen ideologikoa du ardatz". Jakinarazi du, gainera, azken egunetan lokalizatzeko moduan izan dela, eta berak ez duela ikerketarik oztopatu. Zentzu horretan azken egunetan zenbait hedabidek zabaldu duten informazioa kritikatu du.

Abokatu bezala bere jarduna egiteko eskubidea defendatu du Amaiurreko senatariak: "Nire ustez, egin didaten miaketa legez kanpokoa da eta ez dut onartu, horregatik ez dut parte hartu halako batean". Alfonso Zenonek salatu duenez, beste bi atxiloketa egiteko asmoa zeukan Guardia Zibilak. Frankismoko TOP Tribunal de Orden Publico zelakoa ekarri du gogora Iñaki Goioagak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.