Erabateko gaitzespena azaldu diote zuzenbide alorrean lanean aritzen diren 200 pertsona baino gehiagok Parot doktrina deitzen zaion 197/2006 epaiari. Manifestu bat sinatu dute haren aurka, giltzapetuen askatasun eskubidearen aurkako «eraso zuzena» dela argudiatuta. Horregatik Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebazpena onartu izana kritikatu dute. «Zuzenbide estatu baten oinarri behar luketen printzipioen aurka jotzen du».
Manifestuaren arabera, Auzitegi Konstituzionalak «arinki» tratatu du gaia. Sakontasunez aritu beharrean, biribil juridiko bat egin, eta Espainiako Auzitegi Gorenak epaiaz egindako interpretazioa berretsi duelako. Kezka ere azaldu dute, epaiaren interpretazio horren oinarrian irizpide politikoak daudelako. Espetxe Zuzenbidearen aplikazioan «mendekua» lehenestea ere egotzi diote Konstituzionalari, eta baita Zigor Zuzenbidearen aplikazioa «gupidagabea» bilakatzea.
Sostengu gehiagoren bila
Oraingoz euskal herritarrenak dira bildu dituzten sinadura guztiak, baina esparrua zabalduz joatea da asmoa. Espainian eta Europan ere «ezinegona» sortzen du doktrinak, egitasmoaren bultzatzaileen hitzetan. Halaber, Konstituzionalaren erabakiak haren aurkako boto partikularrak izan dituela ere gogorarazi dute.
Zuzenbideko 200 bat profesionalek egin dute bat doktrinaren aurka
Doktrina presoen askatasun eskubidearen aurkako «eraso zuzena» dela dioen manifestua sinatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu