Nolanahi ere, erabaki hori hartzeko arrazoirik ez zuela argudiatuta Sestaoko fabrika "berehala" irekitzeko agindu zion atzo Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak ATBri. Horregatik, langileek uste zuten gaur goizean lantegiko ateak zabalik izango zirela.
Ez da halakorik gertatu ordea; fabrika itxita zegoen, eta, gainera, "itxiera patronalean" zeudela zioten txartelak zeuden ateetan jarrita.
Langile Batzordearen iduriko, Babcockeko gatazka gero eta gehiago ari da okertzen, eta oso larria da ATBk ez betetzea Jaurlaritzaren agindua.
Lan gatazka
Zuzendaritzaren aurkako salaketa jarri du Babcockeko Langile Batzordeak, "gizarte delitua" egotzita
Sestaoko (Bizkaia) Babcok enpresako Langile Batzordeak zuzendaritzaren aurkako salaketa jarri du Bilboko Guardiako Epaitegian. Jaurlaritzak fabrika irekitzeko agindua eman arren Babcock kudeatzen duen ATB multinazionalak ez du halakorik bete, eta, ondorioz, Langile Batzordeak "gizarte delitua" egozten dio. Halaber, Lan Ikuskaritzak arrazoia eman die langileei, eta zuzendaritzak erabakitako "itxiera pastronalak" forman zein edukian ez duela arrazoirik ebatzi du. Langile bat kaleratu zutelako protestak zirela-eta erabaki zuen ATBk Babcocken behin-behineko itxiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu