Presoekiko elkartasun taldeko kideak, egun Zuzen, Badajozeko bi hedabidetako kazetari modura sartu ziren goi-bilerara. Haien arabera, eraikinean zirela antolatzaileek akreditazioak eman zizkieten eta Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidentea prentsaurrekoa eskaintzen ari zela pinturaz gorriz beteako arrautzak bota zizkioten, "euskal preso politikoen aurkako sakabanaketa politika salatzeko".
Lisboako auzitegiko Fiskaltzak bosna urteko kartzela zigorra eskatzen du 13 auziperatuentzat, bi urte "Portugalen atzerriko agintari baten aurkako ohoreari eraso egiteagatik", eta beste hiru "agiriak faltsutzeagatik".
Desobedientzia
Zuzeneko 13 kideen aurkako epaiketa gutxienez bi hilabete atzeratuko da, zitazioan dauden forma akatsak direla eta
Datorren astelehenean, hilak 13, Lisboan Zuzen ekintza taldeko hamahiru kideren aurka egitekoa zen epaiketa gutxienez bi hilabete atzeratuko da, zenbait auziperaturen zitazioan forma akatsak egon direlako, Zuzeneko kideek jakitera eman dutenez. 2000ko martxoaren 23an Lisboan egiten ari zen goi-bilera batean Zuzeneko kideek pintura gorriz betetako arrautzak bota zizkioten Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidenteari. Fiskaltzak bosna urteko kartzela zigorra eskatzen du 13 inputatuentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu