Leihoaren orroa
Athleticeko zaleek partida hasi aurretik hartu dute San Mames ingurua, Espainiako Kopako finalerdietako Atletico Madrilen aurkako partidaren atarian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Giro paregabea
Zaleek ez dute huts egin, eta egun handian sua piztu da San Mamesen. Sua taldeari egindako harreran, sua harmailetan, baita soropilean ere. MARISOL RAMIREZ / FOKU
«Garaipena zain dugu»
Harmailak bete egin ziren atzo, eta San Mamesen inoiz bildu den jende kopuru handiena bildu zen. 52.061 zale, inoizko ikusle kopururik handiena. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iñaki Williamsen gola, 13. minututan, boleaz
Boleaz eman zion baloiari Iñaki Williamsek Nico anaiarengandik jaso zuenean, eta 13. minutuan aurreratu zuen Athletic markagailuan.
Williams anaien besarkada
Nico eta Iñaki Williams anaiak, elkar besarkatuta, Atletico Madrili sartutako bi goletako bat ospatzen. Biek ere, anaiaren pase bat jaso ostean sartu zuten gola. LUIS TEJIDO / EFE
Harmailak, pozez zoratzen
Athleticeko zaleek gogotik ospatu zituzten zuri-gorrien hiru golak. Inork gutxik espero zuen kanporaketa hain modu erosoan (ez erraz) irabaztea. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2-0ekoa, Nico Williamsek
Nico Williamsek sartu zuen 2-0ekoa, lehen zatia amaitu baino lehen. Kanporaketa bideratuta zuten zuri-gorriek. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Hainbat afixa ikusi ziren San Mameseko harmailetan
Che Guevararen irudia, ikur antifaxista, Palestinaren aldeko mezuak, euskal presoen eskubideen aldeko banderak... Ohi bezala, hainbat aldarrikapen egin zituzte zaleek harmailetan. Aitor Zabaletaren izena ere oihukatu zuten une batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Sancetek badaki zer egiten duen
Oihan Sancetek buruhauste bat baino gehiago eragin zizkien Atletico Madrileko atzealariei. Irudian, Axel Witseli iskin egiten baloiarekin, belgikarra lurrean utziz. MIGUEL TOÑA / EFE
Hirugarren gola, Guruzetak
Gorka Guruzetak sartu zuen hirugarren gola, 61. minutuan, eta horrekin partida eta kanporaketa erabakita utzi zuen Athleticek. Aulkian zeuden jokalariak ere atera ziren gola ospatzera. MIGUEL TOÑA / EFE
Agirrezabala ere erabakigarri
Athleticen ez dago ordezko atezainik. Hori erakutsi du Espainiako Kopan Julen Agirrezabalak. Berak defenditu du atea txapelketa horretan, eta atzo ere geldiketa bikainak egin zituen, Atletico Madrilen gol aukera garbienak geldituz. LUIS TEJIDO / EFE
'Txoriak txori'
Athleticeko jokalariek eta zaleek 'Txoriak txori' abestu zuten partida amaitu ondoren, finalerako sailkapena ospatzeko. Bat egin zuten denek. LUIS TEJIDO / EFE
Azken geltokia, Sevilla; apirilak 6
Athleticek duela berrogei urte irabazi zuen azkenekoz Espainiako Kopa. Ordutik, sei final jokatu ditu; bost azken hamabost urteetan. Denak galdu ditu. Bolada txarra eten nahi du Mallorcari irabazita, apirilaren 6an, Sevillan. LUIS TEJIDO / EFE