130 milioi lagunek ez dute edateko urik etxean

DONOSTIA
2003ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Osasunaren Erakunde Panamerikarraren arabera, Latinoamerikan eta Kariben auzo probeetan bizi direnetatik 130 milioi lagunek ez dute edateko urik etxean, eta 86 milioi lagunek bakarrik dute saneamendu-sarera konexioa.

Saneamendu ezaren eta muturreko pobreziaren ondorioz, hamar segundotik behin haur bat hiltzen da herrialde horietan, Osasunaren Erakunde horrek ohartarazi duenez. Era berean dio bai Ameriketan eta baita munduko beste herrialdeetan ere edateko urik barik bizi direnen kopurua handiagoa dela nekazaritza lurretan hiriguneetatik gertuko auzoetan baino, bost handiz handiagoa, hain zuzen ere. Herritarren %75ek deshidratazio arazoak dituzte herrialde horietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.