botikak

250 milioi eman beharko dizkio Merck farmazeutikoak Vioxx hartzeagatik hil zen baten sendiari

AEBetako Merck farmazeutikoak 250 milioi dolar eman beharko dizkio Vioxx analgesikoa hartzeagatik hil zen gizonezko baten sendiari. Merckek helegitea jarriko du.

2005eko abuztuaren 20a
17:55
Entzun
Albert Ernst 59 urtekoa 2001ean hil zen Merck farmazeutikoak egindako Vioxx izeneko analgesiko bat hartuta.

Orain, Merckek kalte ordaina eman beharko dio haren emazteari. Kalte ordain hori Ernstek ateratzen zuen jornalaren eta emazteari sortutako kalte psikologikoen arabera kalkulatu da.

Farmazeutikoak jakinarazi duenez auzitegiek hartutako erabakiari helegitea jarriko dio. Izan ere, estatu desberdinetan gisa horretako 4.200 salaketa ditu, bere kontra. Hau lehen auzia izan da, eta bigarrena irailean hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.