ZIENTZIA

Alphagalileo ikerketei buruzko web orria itzuli du Elhuyarrek

Erredakzioa
2004ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Alphagalileo Europako ikerketaren berri ematen duen web orria (www.alphagalileo.org) euskarara eta gaztelaniara itzuli du Elhuyar Fundazioak. 2003ko otsailetik, Alphagalileoko euskal ordezkaria da Elhuyar.

Alphagalileo Europako ikerketen berri zabaltzeko sortu zuen Erresuma Batuko British Association elkarteak, Europan egiten den lanaren erakusleiho izateko. Egun, 4.330 kazetarik eta 1.712 berriemailek dute Alphagalileon izena emana. Bestalde, webgunean, 15.000 berri inguru, 3.000 ekitaldi eta 200 liburu daude kontsultagai. Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko ikerketa lana zabaltzeko sortu zuen Basque Research (www.basqueresearch.com) atariko berriak ere argitaratzen ditu Alphagalileok. Modu horretan, oihartzun handia lortu dute gurean egindako ikerketa lan askok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.