Oceana itsaso eta ozeanoen aldeko nazioarteko erakundeak arraste arrantzak eragindako kalteei buruzko txostena aurkeztu zuen atzo. Era berean, Oceanak arraste arrantza debekatzeko eskatu zuen New Yorken (Ameriketako Estatu Batuetan) egiten ari diren Nazio Batuen bilkuran.
Erakundearen arabera, Europa da arrantzontzi gehien dituen herrialdeetako bat. Horien %10, baina, arraste arrantzarako ontziak dira. Xavier Pastor Oceanak Europan duen delegazioko zuzendaria da. Haren esanetan, arraste arrantzak lehergailuekin egindako arrantzak baino kalte handiagoa eragiten du itsasoan. «Europak arraste arrantza beste herrialdetara zabaldu du, haren aurkako neurriak hartu beharrean», esan zuen.Azken urteetan arrantzan egindako aurrerapausoak direla eta, espezie gutxik egiten dute ihes sareetatik. Ihes egitea lortzen duten horien artean, ordea, %10ek soilik lortzen dute bizirik jarraitzea. Ondorioz, txostenaren arabera, ontziratzen diren arrainak baino gehiago hiltzen dira.Egun, arrantza mota horretarako erabiltzen diren sareak 30 zentimetro inguruko sakoneraraino urperatu daitezke. Ondorioz, itsas hondoko landaretza suntsitzen dute, 0,5 eta 6 metro arteko arrastoak eginez. Arrasto horiek 1.400 metroko sakoneratik ikus daitezke.Azken urteotan, bestalde, arraste arrantzan aritzeko beste sistema bat zabaldu da. Kasu horretan sarearen behealdean gurpil itxurako disko handiak daude. Ondorioz, arrantzaleek harkaitzez beteriko lekuetan edo arrezifeetan ere arrantzatu dezakete.Adituen arabera, arraste arrantza egiten den lekuetan bizidunen kopurua 10 aldiz txikiagoa da, beste arrantza tokiekin alderatuz gero. Horretaz gain, arrantza mota hori egiten duten ontziak dira erregai gehien erabiltzen dutenak ere.Kaletako arrain kopurua murriztu egin da azken urteotan. Ondorioz, ontzi askok itsaso zabalera jo dute, hondoan bizi diren espezieak harrapatzeko asmoz. Baina harrapatzen dituzten espezie horietako asko oso poliki hazten dira eta urte asko bizi ohi dira.
Arraste arrantzaren kontrako neurriak eskatu ditu Oceanak
Arrantza mota hori lehergailuekin egindakoa baino okerragoa dela salatu du erakundeko buruak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu