Osasuna
Behi eroen gaitzarekin kutsatutako ahuntz bat aurkitu dute Frantzian
Europako Batasuneko Erreferentzia Laborategiak baieztatu egin du, behi eroen gaitzarekin "egoera naturalean" kutsatutako lehen ahuntza aurkitu dutela. Jakinarazi dutenez, ahuntza 2000 urteko martxoan jaio zen Frantzian, eta 2002an hil zuten. Esan dutenez, hil eta gero erre egin zuten, eta beraz, ez zen elikagai sarera iritsi. Horrela, kontsumitzaileak ez zirela arriskuan jarri azpimarratu dute. Nolanahi ere, orain arteko azterketa sistema zorroztea proposatu du Bruelak.
Datozen sei hilabetetan 200.000 ahuntz aztertzea nahi du Bruselak, batik bat, behi eroen gaitzak gogorren jo zuen lekuetan. Hori horrela egin edo ez otsailaren 2-3an erabakiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu