Espazioa
Bihar arte atzeratu dute 'Discovery'-ren lur hartzea
Metereologia baldintzak egokiak ez direnez, ez du aurreikusita bezala gaur lur hartuko 'Discovery' trasbordadoreak, NASAk hala erabakita. 13 egun orbitan egin ostean, trasbordadorea gaur zen lur hartzekoa Floridan (AEB) dagoen Kennedy Espazio Zentroan. NASAkoek jakinarazi dutenez, lainoek ez dute uzten lur hartzeko pista ondo ikusten, eta beraz, lur hartzea bihar arte atzeratu dute. Hain justu, 24 ordu atzeratu dute lur hartzea, eta beraz, bihar Euskal Herrian 10:46 direnean izatea espero da.
'Discovery' trasbordadoreak arazoak izan zituen orbitara aireratu zenean. Joan zen astean trasbordadorean dauden zazpi astronautetatik bik konponketak egin zituzten, orbitan bertan, eta NASAk dio trasbordadorea lur hartzeko baldintzetan dagoela. Nolanahi ere, kezka nabarmena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu