BIHOTZEKO GAITZAK. Diagnostikorako unitate berezia sortuko dute Gipuzkoa Poliklinikan

ARANTXA IRAOLA - DONOSTIA
2006ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Bi gailu berri ditu Gipuzkoa Poliklinikak, punta-puntakoak: doitasun handiko irudiak ematen dituen erresonantzia magnetikoa, eta software boteretsua darabilen eskanerra. Inguruotan beste inon ez daude horren gailu aurreratuak. «Espainian, erietxe bakar batean dituzte», esan zuen atzo Antonio Arraiza medikuak. Erietxeko gainerako arduradunekin batera bi makina berriak aurkezteko agerraldia egin zuen atzo, pozik: «Iraultzaileak dira». Bi gailuen bidez bihotzeko gaitzak diagnostikatzeko eta tratatzeko unitate berezia sortuko dute Poliklinikan. «Eriak asko irabaziko du erosotasunean eta segurtasunean». Nolanahi ere, bi gailuoi esker hesteetako eta buruko patologiak eta bestelakoak ere ikertu ahal izango dituzte, bizkorrago eta doiago.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.