PEDERASTIA
Britainiar bat auzipetu dute Indiako umezurztegi batean sexu gehiegikeriak egiteagatik
Erresuma Batuko 56 urteko gizon bat atxilotu eta auzipetu dute, Bombayko hegoaldeko (India) umezurztegi bateko haurrei sexu abusuak egiteagatik. Indian giza eskubideen alde jarduten duen abokatu batek salatu zuen gizona orain dela hiru urte. Abokatuak umezurztegiko beharginak ikertzeko eskatu zuen orduan, ume askok sexu gehiegikeriak jasan izana salatu zutelako. Ameriketako Estatu Batuetan atxilotu du gizona Interpol Nazioarteko Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu