Katalanari Interneten domeinu propioa duen hizkuntz komunitate bakarra izateko azken urratsa baino ez zaio falta: Interneteko domeinuak kudeatzen dituen ICANN erakundearekin (Izenak eta Zenbakiak Banatzeko Interneteko Korporazioa) azken bilera egitea eta erakundearen azken onespena jasotzea. Erabaki hori gaur hartzekoa zen baina azkenean atzeratu egin dute, irailera arte.
Izan ere, gaurko bileran '.xxx' domeinua ere onartu behar zuten, eta AEBetako Gobernua ez dago ados domeinu horren onarpenarekin. '.xxx' domeinuak interneteko komunitate pornoa biltzeko helburua du. Beraz, bilerako erabakiak atzeratu egin dituzte, irailera arte, "gaia hobeto aztertzeko".
Internet
'.cat' domeinua onartzeko bilera irailera arte atzeratu dute
ICANN erakundeak bilera egin du gaur katalanez jarduten duen interneteko komunitateak '.cat' domeinua erabiltzea baimentzeko. Bilera horretan '.xxx' domeinuaren erabilera ere onartu behar zuten interneteko komunitate pornoa biltzeko. AEBetako Gobernua ez dago ordea ados '.xxx' domeinua sortzearekin, eta bilerako erabakiak atzeratu egin dituzte irailera arte, "gaia hobeto aztertzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu