Deia egin du Unicefek larrialdiei erantzuteko

655 milioi euro eskatu ditu larrialdi egoeran dauden 29 herrialderi laguntza emateko

Erredakzioa
2006ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Larrialdi deia egin du Nazio Batuen Erakundeko Haurren Laguntzarako Fondo Unicefek. Mundu zabaleko 29 herrialde zerrendatu ditu, eta horietara laguntza emateko 655 milioi euro behar direla jakinarazi du. Larrialdiko laguntza emateko izango da diru hori, oinarri-oinarrizko premiak asetzeko. Unean uneko laguntza ematen trebatunahi dute Unicefeko arduradunek. «Iaz gertaturiko hondamendi askok argi erakutsi digute ondo eta bizkor erantzutea oso garrantzitsua dela larrialdi egoeretan», eman du aditzera Ann M. Veneman zuzendari nagusiak. Larrialdi egoeretan maiz gehien sufritzen dutenak umeak eta emakumeak izaten direla gogorarazi dute.

Afrikakoak dira larrialdi laguntzarako zerrendako herrialde gehienak. Oro har, Afrika hego-ekialdeko herrialdeetako egoera oso larria dela nabarmendu dute Unicefeko adituek, eta premia larrian bizi direla milioika lagun. Herrialde guztien artean diru laguntza gehien Ðguztiaren herenaÐ Sudanera bideratuko dute. Unicefeko Larrialdi Planetako buru Dan Toolek aditzera eman duenez, hogei urte iraun duen guda gordina jasan dute Sudanen, eta esperantzaren hazia erein behar da orain, guda ostearen hasieran: «Jendeak aldaketak ikusi nahi ditu. Aldaketarik ikusten ez badute, etsipenean eroriko dira». Aski motibo izango dira horretarako. 20 milioi lagun osasun zerbitzu taxuzkorik gabe bizi dira Sudanen, eta pobrezia gorrian. Milioika iheslarik Sudanera itzultzea erabaki dute, baina errealitate gordina dute zain.Afrika hego-ekialdeko herrialdeez gain, Unifecek larrialdi planeko zerrendan sartu ditu Georgia, Hego Korea, Afganistan, Nepal, Palestina okupatua, Kolonbia eta Haiti. Herrialde horien inguruan dauden gainerako herrialdeen erretratua ere egin du Unicefek, eta gabeziaz eta hutsunez betetako errealitatea islatu du kasurik gehienetan. Oro har, zerrendako herrialdeetara bideratuko den larrialdiko laguntzaz gain, eremu zabalagora begira ere egin nahi du bere lana Unicefek. 157 herrialdetan ari da denera.«Herrialde horietako askotan haurrak etengabeko larrialdi egoeran bizi dira, muturreko pobrezian hazten ari direlako, hezkuntzarik eta oinarrizko osasun zerbitzurik gabe», eman du aditzera Dan Toolek.

Natur hondamendien ondorioak

Iazko jardunak laga duen ikasbiderik handiena natur hondamendien ingurukoa izan da Unicefeko arduradunentzat. Gogor astindu dute mundua, eta ondorio lazgarriak utzi dituzte. Asia ekialdean tsunamiak lagatako ondorioak larriak dira oraindik, eta Afrika hego-ekialdean bizi duten egoeraren larria lehorteakbelztu baino ez du egiten. Egoera horiei aurre egiteko baliabideetan aurrerapausoak egin nahi ditu Unicefek. «Egoera horietan bizkor jokatuz gero bizi asko salba daitezke», eman du aditzera Ann M.Venemanek.Txostenean agerian utzi dute GIB birusa eragiten ari den kalte handia ere,batez ere Afrika hego-ekialdeko herrialdeetan. Gurasorik gabe laga ditu gaitzak milaka ume, eta nekazaritza lurrak lanerako eskurik gabe: «Hondamendia da».

DIRU LAGUNTZAK



 

Eskatutakoaren erdia ere ez da lortzen gehienetan





Iaz, gatazka armatuek eragindako hondamendiakbaino ugariagoak izan ziren naturak eragindakoak. Hondamendi horien aurrean jendea normalean oso sentibera izaten dela gogorarazi dute Unicefeko arduradunek, eta igarri dela emaitzetan. Lehenengo aldiz lortu du nazioarteko erakundeak 1.000 milioi dolar baino gehiago jasotzea. Mugarria jarri dute. Eta poza erakutsi dute horregatik. Lorpena, hein handi batean, tsunamiarekin lotutako albisteek izan zuten oihartzunaren fruitua izan zela diote: «Gertaera mota horien inguruan diru gehiago lortzeko modua izaten da».Nolanahi ere, dauden premiak aintzakotzat hartuta, oso diru gutxi jasotzen dutela diote. Iaz, Unicefek 25 laguntza dei egin zituen denera, eta horietako lauk baino ez zuten lortu eskatutakoaren erdia baino gehiago jasotzea, gainerako dei guztietan erditik behera ibili ziren. Nazioarteko komunitateak epel jokatzen du kasurik gehienetan. Hotz, askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.