DVDaren oinordekoaren lehian, Toshiba aurretik

HD DVD formatuko HD-XA1 gailua aurkeztu du, Sonyren Blu-ray formatuari aurrea hartu nahian

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Irudi, musika eta datuak bilduko ditu egungo DVD diskoaren oinordekoak. Mundu zabalean aurki zabalduko den teknologia izango da; baina ez dago argi nork aginduko duen merkatuan. Sony eta Toshiba ari dira lehian, bakoitza formatu batekin, eta, atzo borrokan aurrera urratsa egin zutela jakinarazi zuten Toshibako arduradunek: HD-DVD formatuko lehen gailua atera zuten merkatura, HS-XA1.

Sonyren formatua, Blu-Ray Disc da. Toshibarenarekin bateraezina da guztiz, eta horrek are gordinagoa egiten du bi konpaina handien arteko lehia. Formatu bateragarri sortzeko harremanetan ibili baziren ere, ez zuten akordiorik lortu, eta ordutik nor bere bidetik ari dira bi konpainiak.

«Gure HD DVD teknologia guztiek Blu-Ray diskoarenak gainditu egiten dituzte, zentzu guztietan, gainera», esan zuenaatzo Tokion gailu berriaren aurkezpenean Toshibako lehendakariorde Yoshihide Fujiik. Formatu berriarekin, irudi digitalen kalitatea parerik gabea dela nabarmendu zuen. Aurki teknologia berriarekin hornitutako ordenadoreak jarri nahi ditu salgai Toshibak.Toshibaren formatua egungo DVD teknologiaren oinordekoa da, eta zera du abantaila nagusia, egun erabiltzen den formatuarekin bateragarria dela. Sony etxearena, ordea, bateraezina da egungo sistemarekin. Horrek egin dezake ahulago merkatuan. Baina, teknologikoki, hobeto hornitutako formatua da Sonyrena, eta memoria handiagoko diskoak dira Blu-Ray formatukoak. Itxura batean, Sonyk maiatzean aurkeztuko ditu formatu berriko gailuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.