INGURUMENA
Ehunka hegaztiri kalte egin dien isuriaren jatorria argitzeko eskatu du Greenpeacek
Greenpeace erakunde ekologistak 400 hegazti baino gehiagori kalte egin dien fuel-olio isuriaren erantzulea aurkitzeko eskatu die Galiziako agintariei. Era berean, horrelako kasuetan kalte egiten zaien animaliak zaintzeko zentro berezi bat ezartzeko eskatu diote Gobernuari. Greenpeacereko kideek azaldu zutenez, kutsatutako hegazti kopurua kontuan hartuta, fuel-olio isuriak handia behar du izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu