BP petrolio konpainiak Alaskan dituen oliobideak ondo kudeatzen ari ote den ikertzen hasi da Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua. Azken isurketa martxoaren 2an gertatu zen Prudhoe badian, Alaskako iparraldean. The Wall Street Journal egunkariak atzo zabaldu zuenez, litekeena da ikerketok bidea ematea BPren kontrako epaiketa zibil eta zigor auziak abiatzeko. Dagoeneko 900.000 eta bi milioi dolar arteko isuna jarri diote eragindako kutsadurarengatik.
EKOLOGIA . Alaskako petrolio isurketak direla-eta BP ikertzen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu