ELIKADURA. Esnearen eta haragiaren mineral maila jaitsi egin da 60 urtean

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Esneak eta haragiak duela 60 urte baino askoz mineral kopuru txikiagoa dute egun, Erresuma Batuan eginiko ikerketa baten arabera. Erresuma Batuan elikagaien kalitatea zaintzen duen Elikagai Batzordeak bultzatu du ikerketa, eta emaitzak Food aldizkarian argitaratu zituzten atzo. 1940. urteko datuak 2002koekin alderatu dituzte ikertzaileek. Haragiaren kasuan, burdina mailak %17 egin du behera, batez beste (xerretan, %55), eta magnesioaren %7 galdu da. Esnearen mineral mailak %60 egin du behera. Esneak kaltzioaren %2 galdu du, eta magnesioaren %21. Parmesano gaztak magnesioaren eta burdinaren %70 galdu du. Fenomenoa nekazaritzan eta industrian ezarritako ekoizpen intentsiboaren ondorioa dela adierazi dute ikertzaileek.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.