Argentinako artzapezpiku eta kardinal Jorge Bergoglio diktadura garaian bi apaiz bahitzeaz akusatu du giza eskubideen aldeko abokatu Marcelo Parrillik. 1976an, gerrako itsas armadako komando batek bi apaiz bahitu eta bost hilabetez desagerrarazi zituen: Orlando Virgilio Yorio eta Francisco Jalics misiolari jesuitak. Biak Bergogliorekin batera zeuden Jesusen Konpainian. Bergogliok desagertze horretan izan zuen esku-hartzea ikertzeko eskatu du abokatuak. Diktadurari buruzko artikuluetan eta Eliza eta Diktadura liburuan oinarritu da salaketa egiteko. Bergoglio aita santu izateko hautagaien artean dago.
ELIZA KATOLIKOKO BURUAREN AUKERAKETA. Joan Paulo II.aren ordezkogai bat, bahiketaz akusatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu