KLIMA ALDAKETAREN GOI BILERA

Epe luzerako neurriez hitz egitea onartu dute, azkenean, AEBek

Clinton presidente ohiaren hitzek eragin dute AEBen jarrera aldaketa

Erredakzioa
2005eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Eztabaidak goizeko seiak arte luzatu ziren ostiraletik larunbaterako gauean (Quebeceko ordua) eta azkenean bi hitzarmen lortu ziren Klima Aldaketaren Montrealgo Goi Bileran. Alde batetik, Europako Batasunak, Kanadak eta garatzeko bidean diren herrialdeek Kyotoko Protokoloari 2012. urtetik harantzago eusteko hitzarmena sinatu zuten. Ameriketako Estatu Batuak bakarrik geratu ziren, Lurraren berotzea eragiten duten gasak murrizteko derrigorrezko neurririk onartzeari uko egin ziotelako berriz. Halere, Bill Clinton AEBetako presidente ohiak Kyotoko Protokoloaren defentsan hitzaldi sutsua egin ondoren, Washingtongo ordezkariek jarrera aldatu zuten. Behatzaileen arabera, AEBetako ordezkaritzaren jarrerak hango hedabideetan jasotako gaitzetspenak eragin zuen aldaketa.Lurraren berotzearen aurka borrokatzeko, epe luzerako neurriak eztabaidatzea onartu zuten estatubatuarrek. Elkarrizketak ez dira lotesleak izango, edonola ere. Azken uneko hitzarmenaren bidez, munduaren aurrean bakarrik agertzea saihestu nahi izan zuen George Bush presidentearen gobernuak, baina berandu zen ordurako.

Washingtonek Kyotoko ituna sinatu bazuen ere (Bill Clinton presidentearen garaian), George Bushek ez du akordia berretsi nahi, AEBak munduko kutsatzailerik handiena izan arren. CO2 isurketak murriztera derrigortzeak bere ekonomiari kalte egingo diola argudiatzen du Washingtonek.Montrealen lorturiko itunarekin pozik agertu ziren WWF eta Greenpeace talde ekologistek. Kanadako ingurumen ministro Stephane Dionek zera esan zuen: «Gizateria bere planetarekin adiskidetuko dugu. Montrealen lorturiko ituna etorkizunerako mapa da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.