Erretzeak begietako gaitzak izateko arriskua handitzen duela aspaldi zekiten sendagileek, baina azken ikerketa batek erakutsi duenez, erretzaile pasiboei ere modu berean eragiten die besteen keak. Cambridgeko(Erresuma Batua) Unibertsitateko ikertzaile talde batek adinarekin loturiko makularen endekapen gaitzan tabakoak duen eragina aztertu du. Gaitz horrek erretinaren erdiko aldea kaltetzen du, eta itsutasunaren eragile ohikoenetakoa da. Pertsonak 50 urtetik aurrera garatzen du gaitza.
Ondorioztatu dutenez, zenbat eta gehiago erre, orduan eta arrisku handiagoa dute erretzaileak zein haren senideek, gaitza garatzeko. 40 urtez egunean tabako pakete bat errez gero, hiru aldiz handiagoa da arriskua, eta bost urtez erretzaile batekin biziz gero, bi aldiz handiagoa.
Itxaropena
Edonola ere, erretzeari utzi dioten pertsonentzat itxaropenabadagoela erakutsi du ikerketak. Erretzeari utzi eta 20 urtera, erretzen ez duen batek adinako arriskua izaten du erretzaile ohiak. Tabakoaren eta gaitzaren arteko «harreman argia» dagoela frogatu du ikerketak, John Yates oftalmologoaren arabera. «Ingurumenarekin loturiko beste eragile batzuk ikertu baditugu ere, tabakoa da arriskuarekin harreman zuzenena erakutsi duena», esan du Yatesek.
Adinarekin loturiko makularen endekapen gaitza duten 435 pertsona aztertu dituzte ikerketan. Erresuma Batuko Oftalmologia Aldizkaria-k argitaratu zituen ondorioak atzo.
OSASUNA
Erretzaile pasiboek ere itsutzeko arrisku handiagoa dute
Erretzaile batekin bizitzeak arriskua bikoizten duela ondorioztatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu