Beren herrialdean agertutako birusa aldaera gaiztoenekoa dela jakinaraztearekin batera, herritarrei ez izutzeko deia egin die Nekazaritza Ministroak. Gobernuak agertutako prebentzio neurriak zorrotz betetzeko galdegin du: hau da, gripe arruntaren aurkako txertoa hartzeko, kontrolatu gabeko hegaztirik ez jateko, eta hegaztiak 70 gradu zentigradu baino gehiagotan egosi edo erreta hartzeko. Neurri horiek bestez gero ez dagoela arriskurik esan du, eta nabarmendu du gizakietan ez dutela hegaztien gripearen arrastorik aurkitu.
H5N1 aldaera 2003an Asian antzeman zutenetik, 60 bat lagunhil dira gripe horren ondorioz.
Hegaztien gripea
Errumanian atzemandako aldaera H5N1 da, gaiztoena
Beren herrialdean atzemandako hegaztien gripearen birusa H5N1 aldaerakoa dela jakinarazi du Gheorghe Flutur Errumaniako Nekazaritza ministroak; hau da, birusaren aldaerarik gaizto eta hilgarrienekoa. Krisi batzordea bildu dutela, eta gaitza ez zabaltzeko neurri guztiak hartu dituztela erantsi du Fluturrek. Errumanian gizakietan gripe horren aztarrenik ez dutela aurkitu azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu