Errusia

Errusiak Kiotoko hitzarmena onartzea erabaki du

Errusiako presidente Vladimir Putinen gobernuak Kiotoko hitzarmena onartzea erabaki du. Orain, legebiltzarrean oniritzia eman beharko diote gobernuaren proposamenari. Errusiak onartzen badu, hitzarmena mundu guztian ezarriko da. Izan ere, Errusiak onartzen badu, hitzarmena onartutako herriek isurtzen dute gas toxikoaren %55 baino gehiago, eta horixe da hitzarmena ezartzeko behar den kopurua.

2004ko irailaren 30a
16:38
Entzun
Errusiako Barne Ministro orde Alexandr Zhukovek esan duenez, hiru hilabetean plan bat osatuko dute.

Negutegi efektua eragiten duten gasen isurketa gutxitzea da Kiotoko hitzarmenaren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.