ESPAZIOA . 'Stardust' zundak Lurrerako norabidea hartu du

Erredakzioa
PASADENA
2006ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Dena NASAko Ameriketako Estatu Batuetako espaziorako agentziaikertzaileek aurreikusi duten moduan badoa hilaren 15ean Lurraren atmosferan sartuko da Stardust zunda, eta dakarren altxor preziatua jaurtiko du kapsula batean: izarren hautsa. Zekarren norabidea aldatu egin zuten pixka bat herenegun, Lurrera bidean jartzeko.

1999ko otsailean bidali zuten espaziora zunda, eta kometetatik hartutako laginak jasotzea lortu du bere bidaia luzean. Orain hauts hori aztertzeko irrikan daude ikertzaileak, Eguzki Sistema ulertzeko gako ugari ekarriko dituela uste baitute. 180 adituko taldea prest da ja ikerketari ekiteko.4.630 milioi kilometro egin ditu zundak Eguzki Sisteman, eta datorren igandean Utahko desertuan izarren hautsa dakarren kapsula jaurtitzeko prest dagoela diote NASAko adituek. Bidean da, eta iristea baino ez zaio falta. Atmosferara ziztu bizian sartuko da zunda, orduko 46.440 kilometroko abiaduran. Gizakiak eginiko gailu batek inoiz hartu duten abiadurarik handiena izango dela diote zientzialariek.

Hauts preziatua, babestuta

Zundak jaurtiko duen kapsulak Lurraren kontra joko duen kolpea oso handia izango da, eta kometatik hartutako hautsa galtzerik ez dute nahi zientzialariek. Horregatik, ondo babestuta datorrela diote; propio gotortutako edukiontzi batean iritsiko dira kometetatik hartutako partikula ñimiñoak.

Hauts horretan sekretu askoren giltza dagoela esan du egitasmoan parte hartzen duen ikertzaileetako batek, Peter Tsouk: «Mikroegitura horretan sekretu asko daude ezkutatuta, askotan maila atomikoan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.