Agintariek baieztatu egin dute Ain eskualdeko indioilar etxaldean hegazti gripearen birusa azaldu dela. Joan den ostegunean bost kasu susmagarri aurkitu zituzten eskualde horretan eta segurtasun eremua ezarri zuten. Etxalde segurtasun eremuaren barruan dago eta kezka handiagoa sortu du horrek. Agintariek ez dakite indioilarrak nola kutsatu diren. Izan ere, estalpean zeuden eta ez zuten harremanik basa hegaztiekin.
Frantzian larritasuna zabaldu da, batez ere, hegazti haragi ekoizleen artean. Azken egunetan hegazti okelaren salmenta %30 jetsi dela jakinarazi dute. Kezka horien gainetik. Jacques Chirac presidenteak lasaitasunerako deia egin du. Frantziako Nazioarteko Nekazaritza Azoka inguratu du gaur Chiracek eta hegazti haragia nahiz arrautzak jateko inongo arazorik ez dagoela esan du. Aurtengo azokan ez da hegaztirik egongo gripearen kontrako neurri gisa.
hegaztien gripea
Europako Batasuneko etxalde bateko H5N1 birusaren lehen kasua baieztatu du Frantziak
Frantzia ekialdeko etxalde bateko indioilarrak hegazti gripearen H5N1 birusak jota hil direla ziurtatu dute osasun arduradunek. Europako Batasuneko hegazti etxalde itxi batean agertu den lehen kasua da Frantziakoa. Etxaldeko indioilar guztiak hil dituzte eta gorpuak deuseztu. Era berean, etxaldea desinfektatzen ari direla jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu