FAOk dio munduan 842 milioi lagun daudela desnutrizioak jota

1996an egindako Elikadurari buruzko Goi Bileran gosea murrizteko jarritako helburuak ez direla bete salatu du Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak eta betetzetik ere «urruti» direla gaineratu du

Erredakzioa
2003ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
«Gosearen kontrako programek huts egin dute». Beste behin, datu kezkagarriak azaleratu zituen atzo Nazio Batuen Erakundeak. Haren arabera, munduan 842 milioi lagun daude egun desnutrizioak jota eta «aurreikuspenak ez dira hobeak». Borondate politikoafalta dela dio FAOk eta hura gabe «ezinezko» ikusten du1996an egindako Elikadurari buruzko Goi Bileran zehaztutako helburuak 2015erako gose direnen kopurua erdira murriztea, besteak beste betetzea.

842 milioi daude desnutrizioak jota munduan eta horietako 798 milioi «garapen bidean diren herrialdeetan».Herrialde industrializatuetan, bestalde, 10 milioi lagunek jasaten dute desnutrizioa eta 36 milioik «tarteko herrialdeetan». Larriena, baina, azkenurteotan desnutrizioa jasaten dutenen kopuruak gora egin izana da Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera. Horren harira, FAOren txostenak dio 90eko hamarkada hasieran egoera zertxobait hobetzea lortu bazen ere, azken bosturtekoan atzera egin dela eta gose direnen kopuruak gora egin duela, 5.000 lagun gehiago urteko. Hala, «garapen bidean diren herrialdeetan» 19 milioi lagunen egoera baino ez da hobetu azken hamarkadan.Jateko gabe bizi dira munduan milioika lagun, bainaJacques Diouf FAOko zuzendariaren iritziz, arazoa ez da horrenbeste elikagai eskasia dagoela. Haren esanetan, «elikagai eskasiaren arazoa konpontzeko bidea badago horretarako borondate politikoa egoten bada». Horren harira Dioufek dio: «800 milioi lagunen sufrimendua justifikatu ezineko tragedia izan ez ezik nazioarteko politikaren egonkortasunaren kontrako mehatxua ere bada». Desnutrizio arazoari dagokionean, baina, alde handiak daude herrialde batzutatik besteetara. Hala, desnutrizio arazoak dituztenen kopuruak behera egin du azkenurteotan Asian, Pazifikoko herrialdeetan, Latinoamerikan, eta Karibean, eta gora Saharaz hegoaldeko Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean. Esperantzarako datu bat ere bada, baina. Txostenaren arabera, «garapen bidean diren» 19 herrialdek gose kronikoa bizi dutenen kopurua 80 milioitan murriztea lortu dute. Herrialde horien artean daude, besteak beste, Brasil, Txina, Namibia, Sri Lanka, eta Ginea Bissau.

Gosearen arazoaren atzetik, hiesarena

Gosearen pareko arazoa izan ezta ere, hiesaren inguruko datuak ere larriak dira Nazio Batuen Erakundearen arabera. Hiesaren Nazioarteko Egunerako gutxi falta dela astelehena , atzo, hiesaren garapenari buruzko txostena argitaratu zuen atzo NBEk. Agiri haren arabera, hiru miloi lagun hil dira aurten munduan hiesaren eraginez, eta 5 milioi lagun kutsatu dira GIB Giza Inmuno-eskasiaren birusaz. Guztira,40 milioi lagun daude egun mundu osoan hiesa eragiten duten birusaz kutsatuta.

Saharaz hegoaldeko Afrikan eragin du gogorren hiesak. Hala, egun, 25-28 milioi lagun inguru bizi dira herrialde horietan hiesak jota. Asia hego-ekialdean, berriz, 8 milio lagun inguru daude hiesaz kutsatuta, 2 milio inguru Latinoamerikan, eta milio erdi gutxiago Asia ekialdean eta Pazifikoko herrialdeetan. Saharaz hegoaldeko Afrikako datuei dagokionean, iaz, 3,2 milioi lagun kutsatu ziren GIB birusaz eta 2,3 milioi lagun hil ziren hiesaren eraginez. Herrialde guztien artean, berriz, Botswana, Namibia eta Lesotokoak dira datu kezkagarrienak. Izan ere, herrialde horietan biztanleen %39k dute hiesa egun. Kutsatutakoen artean, berriz, asko emakume gazteak direla ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.