SOLIDARIOAK

Fiskaltzak 400 euroko isuna eskatu du Artozki defendatu zuten Solidarioentzat

Fiskaltzak Agintzaritzari Desobedientzia falta egotzi die Artozki defenditu zuten Solidarioei, ondorioz epaituriko 19 lagunetako bakoitzarentzat (26 izan ziren deituak) 400 euroko isuna eskatu du. Epailearen erabakia bi astetan jakingo da. Itoizeko Solidarioak salatu dutenez Foruzaingoak ez ditu bueltatu herriaren suntsipenaren aurreko egunetan Artozkin pilatu zituzten artelan, disko, liburu eta opariak.

2004ko ekainaren 3a
17:58
Entzun
Solidarioen abokatutzak ezagutaarzi duenez fiskaltzak Agintaritzari Desobedientzia falta bategatik 400 euroko isuna eskatu du auziperatu bakoitzarentzat .Epaiketa astuna izan da, izan ere goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 13:30ak arte luzatu da. Bertan, deituak zeuden 26 lagunetatik 19 agertu dira, besteak atzerritik iritsitakoak baitziren.

Epaiketak iraun duen bitartean kanpoan beste hainbat solidariok beraien elkartasuna adierazi diete auziperatuei. Era berean solidariok ezagutarazi dutenez Foruzaingoak ez ditu bueltatu Artozkiren suntsipenaren bezperetan 'Artezki' ekimenean ikusgai jarri ziren artelanak, besteak beste Zumeta eta Salazarren pinturak, Patxi Eugiren pilota edo Txalapartaren liburu bilduma.

Itoizeko epaiak zintzilik

Solidarioen abokatuak jakitera eman duenez auzi honek Itoizeko defentsa egin zeneko epaiak martxan jarri ditzake. Orduko hartatik hiru auzi daude oraindik erabakitzeke, bi faltak dira eta hirugarrena delitua. Dena den delitu hau zein izan den oraindik jakinarazi ez zaiela salatu du abokatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.