INGURUMENA
Fuel-olio orbanak agertu dira Galiziako kostaldean
Asteburuan fuel-olio orbanak iritsi ziren Galiziako kostaldera. Adituen esanetan, zilegi da fuel-olioa petroliontzi batek nahita botatakoa izatea. A Lanzadako hondartza, Corrubedoko natur parkea eta Carnota herria dira ingurune kaltetuenak, ADEGA erakunde ekologistaren esanetan. Adituen arabera, 2002ko azaroaz geroztik ez da hainbeste fuel-olio iritsi Galiziara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu