HEGAZTIEN GRIPEA

Gizakietan gaitza antzemateko bi test garatu dituzte Erresuma Batuan

2004ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Gizakietan hegaztien gripearen birusa aurkitu ahal izateko bi proba garatu dituzte Erresuma Batuko ikertzaileek. Polimerasaren kate erreakzioa izenekoa da lehena. Honen bidez, ordu gutxi batzuen buruan jakin daiteke pertsona batek birusa duen. Bigarrenak denbora gehiago behar du eta antigorputzen lana neurtzen du. Pat Troof Osasunaren Babeserako Agentziako buruaren esanetan, gaitza zabalduko balitz, horrelakoen beharra egongo litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.