IKERKETA
Gizonen garunari nekezagoa egiten zaio emakumeen ahotsa ulertzea
Emakume asko kexatzen da gizonezkoek ez dietela entzuten. Sheffieldeko unibertsitateko (Ingalaterra) ikerketa batek arrazoia eman die: gizonen garunari gehiago kostatzen zaio emakumeen ahotsa ulertzea, gizonena baino. Emakumeen ahotsa konplexuagoa da, eta hura ulertzeko gizonezkoek garunean musika entzuteko atala erabiltzen dutela ondorioztatu dute. Gizonen ahotsa entzuteko mekanismosinpleagoa erabiltzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu