GIZA ESKUBIDEAK

Gorenak ez ditu debekatu bikote homosexualen ezkontzak Kalifornian

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Kaliforniako (Estatu Batuak) fiskal nagusiak bikote homosexualen ezkontzak geldiarazteko egindako eskaerari ezetz erantzun zion atzo Auzitegi Gorenak. Duela bi aste baimendu zituen San Frantziskoko Udalak bikote homosexualen ezkontzak, eta ordutik, 3.400 bikote ezkondu ditu.

New Yorkeko estatuko New Paltz herriko Udalak, bestalde, San Frantziskokoak zabaldutako bideari jarraitu dio eta astebetean, 21 bikote ezkondu ditu. Jason West New Paltzeko alkate gazteak 26 urte ditu Konstituzioak diskriminazioa baztertzen duela esanez erantzun die kontra agertu direnei. «Konstituzioak eskubide berberak aitortzen dizkigu banako guztioi eta, beraz, ezkontza horiek legezkoak dira», adierazi zuen Westek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.