'hegaztien gripea'

Grezian hegaztien gripea atzeman dute

Greziako Inuse irlan hegaztien gripearekin kutsatuta dagoen indioilar bat aurkitu dutela baieztatu dute hango Osasun agintariek. Hamar indioilarri azterketa egin zioten, eta haietako bati egindakoek azaldu dute H5 birusa duela. Orain gizakiarentzako arriskutsuena den H5N1 aldaera ote den aztertzen ari dira. Irla horretan ez da inor bizi, baina etxalde bat dago. Greziako Osasun ministro Nikitas Kaklamanisek jakinarazi duenez "prest daude izurrite posible bati aurre egiteko, eta EB Europako Batasuna jakinaren gainean jarri dute.

2005eko urriaren 17a
18:42
Entzun
EBko agintariak laginen zain daude, eta bihar presazko bilera egingo dute zer egin erabakitzeko.

Inusa irla Turkiatik gertu dago. Hango etxaldearen jabean hegaztiek ez zutela jaten nabaritu zuenean analisiak egitera bidali zituen. Orain, kuarentenan dago etxaldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.