LEGE ISLAMIKOA
Harrika hiltzera zigorturiko emakumeak helegitea jarri du
Nigerian, lege islamikoa ezarrita, harrika hiltzera zigortu zuten Daso Adamu 25 urteko emakumea; baina ebazpenaren aurkako helegitea jarri zuen atzo. Adulterioa egotzi zioten Adamuri, duela sei hilabete ezkontzaz kanpo haur bat izateagatik. Helegitean argudiatu duenez, haurraren aita 2001 arte senarra izandako gizona da. Lege islamikoak bost urteko tartea ematen du halakoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu