Indarkeriaren ondorioz 65 kazetari hil ziren iaz mundu zabalean. Datua Prentsaren Nazioarteko Institutuak jakinarazi du, urteko txostenean. Asia izan zen kontinenterik arriskutsuena, 20 kazetari zendu ziren.Jazarpena jasaten ari diren kazetari asko ere badaudela gaitzetsi dute, batez ere, Asian, Afrikan eta Hego Amerikan. Adierazpen askatasunaren kontrako presioek munduko leku askotan bizi-bizi jarraitzen dutela gogorarazi dute.
HEDABIDEAK . Iaz 65 profesional hil ziren kazetarien kontrako indarkeria ekintzetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu