HEGAZTI GRIPEA . H5N1 birusak denera 160 laguni erasan diela onartu du Osasunerako Mundu Erakundeak

2006ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Hegazti gripearen birusaren aldaerarik gaiztoenetarikoa da H5N1 birusa. OME Osasunerako Mundu Erakundeak aditzera eman duenez, denera 160 laguni erasan die orain artean birus horrek, eta 85 lagun hil dira gaitzaren ondorioz. OMEk gaitzaren kasuak ez ditu onartzen ikerketa bikoitza egiten den arte; aurrena erien herrialdeetan egiten dira probak, eta gero Londresen berritzen dira. Bi testek baiezkoa ematen badute, ontzat jotzen ditu kasuak. Azken hildakoaren berri Iraken menpeko Kurdistandik eman dute, eta neurri zorrotzak hartzen hasi dira bertan gaitza saihesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.