Hegazti gripea eragiten duen birusetako bat ÃH5aà agertu da Bulgarian. Baina birus mota hori soilik hegaztientzat da arriskutsua, eta pertsonen artean arriskurik eragiten duen ez dago frogatuta. Zisne kutsatu bat agertu zenean izan zuten atzo birusaren berri Bulgariako osasun agintariek.
Eta bitartean leku askotan zorrozten ari dira gaitzaren kontrako neurriak. Bruselako aireportuan, esaterako, ustez arriskutsuak diren herrialdeetatik Ãesaterako Turkiatikà hurbiltzen diren bidaiariei egiten dizkieten kontrol neurriak zorroztu dituzte. Aireportura iristean medikuen kontrola igaro beharko dute kutsatuta dauden jakiteko.
HEGAZTI GRIPEA. Hegaztientzat arriskutsua den gaitzaren aldaera bat agertu da Bulgarian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu