Herritarren protestek eta nazioarteko presioek hiesaren kontrako politika aldatzera behartu dute Hegoafrikako Gobernua. Hala, Thabo Mbeki presidenteak hiesaren aurkako botikak doan banatuko dituztela jakinarazi zuen atzo.
Hiesaz kutsatutako lagun gehien bizi diren herrialdea da Hegoafrika. Guztira, 5 milioi inguru daude gaitzak kutsatuta, populazioaren %11 inguru. Hiesak milaka herritarren bizia arriskuan jarri ez ezik, Hegoafrikako ekonomia bera ere kolokan jar dezake. Urte gutxiren buruan, hiesak 600.000 umezurtz utzi ditu Hegoafrikan, TAC Gaixoen Hiesaren Kontrako Mugimenduak jakinarazi duenez.Erakunde horrek desobedientziarako deia egin zuen iragan asteartean, «Gobernuak botikak doan banatzeko eskatzeko». «Gure kanpaina biziaren aldekoa da», adierazi zuen orduan Zackie Achmat TACeko buruak, Hiesaren Kontrako Lehen Konferentziaren karietara.
OSASUNA
Hiesaren kontrako botikak doan banatuko dituela esan du Hegoafrikak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu