HIESAREN AURKAKO BORROKA

«Historiako urterik txarrena izan da aurtengoa»

2003ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuetako Erakundearen arabera, 2003a izan da historiako urterik txarrena hiesari dagokionez. NBEren txostenak dioenez, aurten bost milio pertsona kutsatu dira eta beste hiru milioi hil gaitzaren ondorioz. Gaur egun, erakundearen arabera, 40 milioi pertsonak dute hiesa, eta horietatik 26,6 milioi Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi dira. Hamarkadaren amaierarako, 45 milioi inguru izango dira hiesa dutenak. Egun gaixo daudenetatik erdia, bestalde, emakumeak dira eta erdia baino gehiago, berriz, 24 urtez azpiko gazteak.Adituek diotenez, 14 milioi haurrek guraso bat edo biak galdu dituzte hiesaren eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.