Inoiz gutxitan egoten dira ados AEBak, Iran eta Kuba. Elkar hartuta dabiltza, ordea, ILGA homosexualen elkarte handia Nazio Batuen Erakundetik (NBE) kanpo lagatzeko ahaleginetan. Haiekin bat egin dute Kamerunek, Txinak, Pakistanek, Errusiak eta Zinbauek ere. Homosexualen eskubideen defentsarako munduko elkarte handiena da Ã400 elkarte batzen dituÃ, eta NBEn Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera itzuli nahi dute, aholkularitza lanera. Oraingoz ez dute horretarako behar adina boto lortu, ordea.
Ateak ixtearen alde daudenek horretarako argudio bat dagoela diote: adingabekoekin sexu harremanak izatea ontzat hartzea leporatzen diete ILGAkoei. Horixe izan zen, hain justu, 1994. urtean ILGA Nazio Batuen Erakundetik kanpo lagatzeko erabili zen argudioa. Orain berriro itzuli egin nahi dute, ordea, ILGAko arduradunek.
Txekiako legea, kolokan
Txekian prest dute sexu bereko kideen arteko harremanak arautzeko legea. Vaclav Klaus presidentearen berrespena falta da, baina aditzera eman duenez, legea ez du batere gogoko: «Ez dut ikusten dudana sinesten. Gobernuko eta Parlamentuko kontseilu legegileek testu hori martxan jartzea ezin dut sinetsi».
Legea indarrean jartzeko ez da ezinbestekoa Klaus Vaclav presidenteak hori berrestea. Berresten ez badu ere, indarrean jarriko da Txekiako aldizkari ofizialean publiko egin bezain pronto. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da Vaclav Klausek gauzak dauden horretan lagatzea, eta legeari betorik ez jartzea. Gay eta lesbiana elkarteek arren legea berresten ez badu ere, betorik ez jartzeko eskatu diote. Legeak ez die aukerarik emango bikote homosexualei umeak adoptatzeko.
HOMOSEXUALITATEA. AEBak, Iran eta Kuba ILGA homosexualen elkartearen aurka batu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu