Ibaien ekologiaren gaineko lanak lortu du lehen saria

2004ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Oihana Izagirre eta Ohiane Lakarrak irabazi dute CAF-Elhuyar zientzia dibulgazioko X.edizioko lehen saria, ibaien ekologiari buruzko Meandroetako mina izeneko lanarengatik. Bigarren saria Aitzol Ezeiza, Karmele Lopez de Ipiña eta Montxo Lopez de Ipiñaren Replikantearen jazz arima robotikari buruzko lanak irabazi zuen. Hirugarren saria, berriz, Aitziber Mendiguren, Luis F. Callado eta Joseba Pinedarentzat izan zen, Kafeina: behar bihur daitekeen plazera lanarengatik. Gazteentzako sari berezia, bestalde, Gorka Azkunek irabazi du eta Liburua idazteko beka Kepa Altonaga biologoak lortu du. ANDONI CANELLADA/ARGAZKIPRESS

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.