Ikerketarako, Garapenerako eta Berrikuntzarako gune bat zabaldu zuen atzo Euskal Herriko Unibertsitateak Miramongo parke teknologikoan, Donostian. Bertan, bost talde arituko dira teknologia berrien inguruko ikerketetan lanean. Hipermedia eta multimedia materialen ingurukoak eta sistema informatikoei buruzkoak izango dira zentro horretan landuko diren proiektuetako batzuk.
Arbideko dorreetako batean arituko diren bost taldeek 12BASK izeneko programan hartuko dute parte. Programa horren helburua zientzialariei beharrezko azpiegiturak eskaintzea da.
TEKNOLOGIA
Ikerketarako gune berri bat zabaldu du EHUk Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu