GIZA ESKUBIDEAK
Indiak hiesa duten haurrak baztertzen dituela dio HRWk
Indiak hiesa duten haurrak baztertzen dituela salatu du HRW Human Right Watch giza eskubideen babeserako erakundeak. HRWek dio Gobernuak eskoletatik kanporatzen dituela umeak, gaitza dutela jakitean, edo haien gurasoek GIB birusa dutenean. Baztertuenak, berriz, neskatoak direla salatu du HRWek. Hala, «gehiegikeriekin» amaitzeko neurriak hartzeko exijitu dio Indiako Gobernuari. Era berean, hiesaren gaineko datu eguneratuak eta gaitzaren inguruko informazioa zabaltzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu