INGURUMENA. Ahaleginetan ari dira Alaskan hondoa jotako petroliontzia flotarazteko

EFE - WASHINGTON
2006ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Kezka iturri da oraindik Nikisko portu parean (Alaska, Ameriketako Estatu Batuak) hondoa jota dagoen Seabulk Pride petroliontzia. Marea altuaz baliatuta ontzia flotarazteko ahaleginak egin zituzten atzo, baina iluntzean oraindik ez zuten emaitzen berri eman. 120.000 upel gasolio ditu barruan, eta erregaia isuriko balitz hondamendi ekologiko handia gertatuko litzateke. Nolanahi ere, krosko bikoitza du ontziak, eta nahiko berria da Ð1998an eginaÐ berazflotarazteko lanak ondo ateratzea espero dute.

Ostegunean izotz pusketa batek jotako kolpearen ondorioz jo zuen hondoa petroliontziak. Eskifaiko inork ez zuen minik hartu eta denak Ð34 lagunÐ onik erreskatatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.