INGURUMENA. Denverren bi enpresa zigortu dituzte plutonioarekin kutsatzeagatik

Erredakzioa
2006ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Denverko (Ameriketako Estatu Batuak, AEB) epaitegi batek zigorra jarri die bi enpresa kimikori plutonioarekin kutsadura eragiteagatik. Dow Chemical eta Rockwell enpresek 466 milioi euroko isuna ordaindu beharko diete inguru horretako hainbat bizilaguni. Armak egiteko Rocky Flatsen eraiki zuten plantak inguruko lurrak kutsatu zituela gaitzesten dute bizilagunek, eta beraiek ere kutsatuta daudela. Bizi kalitatean galera nabarmena izan zutela gaitzesten dute.

Bi enpresek uko egin nahi diote zigorrari. Armak egiteko plantako kontratista Gobernua zela esan dute, eta harena dela erantzukizuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.