INGURUMENA. Groenlandiako glaziarrak uste baino bizkorrago urtzen ari direla ondorioztatu dute

Erredakzioa
2006ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Science aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, Groenlandiako glaziarrak uste baino bizkorrago ari dira urtzen, oro har, Lurreko tenperatura gero eta beroagoa delako. Groenlandiatik Atlantikora isurtzen den uraugaritzen ari da ondorioz, eta itsas maila asko igo dezake horrek. Satelite bidez jarraitu dute glaziarren bilakaera, eta datu horietan oinarrituta eman dute abisua. Ikerketa JPL laborategiko eta Kaliforniako Institutu Teknologikoko adituek egin dute, elkarlanean.Groenlandia 1,7 milioi kilometro koadro dituen izotzezko eremu handia da. Guztiz urtuko balitz itsas maila zazpi metro igoko litzatekeela ondorioztatu dute adituek. Batez besteko tenperatura bertanazken urteotan hiru gradu igo dela azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.