Gaur abiatuko da Tunisen Informazioaren Gizartearen Munduko Goi Bilera. Nazio Batuen Erakundeak antolatu du batzarra. Herrialde garatuen eta garatzeko bidean direnen arteko «eten digitala» murrizteko bideetaz eztabaidatuko dute ordezkariek. Edonola ere, gai beroena Interneten kudeaketa izango da. Egun Ameriketako Estatu Batuek kontrolatzen dute Interneteko helbideak banatzen dituen erakundea. Kontrola nazioartearen esku jartzea nahi du Europako Batasunak.
Interneten nazioarteko kontrola, Tunisiako goi bilerako gai beroena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu