Isuriko balitz ere, gainera, eragingo lukeen kaltea ez litzatekeela handia izango adierazi dute Frantziako agintariek. Diotenez, erraz nahastuko litzateke urarekin, eta berehala lehengoratuko litzateke itsasoa.Kezka handiagoa eragiten die erregaia isurtzeak.
Euskal Herrian egindako ontzia
Itsasontziko eskifaia Ã22 lagunà erreskatatzea lortu zuten istripuaren ostean.1988. urtean eraikitako ontzia da, 126 metro luze. Euskal Herrian egin zuten, Sestaoko (Bizkaia) Izar ontzioletan. Gaur egun Marshall uharteetan erregistratuta dago, eta armadorea turkiarra da, Aksay Denizcili.Hondoratu zenean ontziak pitzadura bat Ãbost metro luze, bi metro zabalà zuen alde batean.
Istripua itsasontzi asko ibiltzen diren leku batean gertatu zen; bertatik egunero300 ontzi inguru pasatzen dira. Horrelako istripuak saihesteko bertan aurki doitasun handiagoko radarrak jarriko dituztela esan zuen atzo Frantziako Garraio ministro Dominique Perbenek. «Horrela, bertako garraioa hobeto hartuko dugu mendean».Azido fosforikoarekin kontaktuan egon diren arrainak jateagatik kalterik ezin dela gertatu esan zuen atzo Perbenek. «Ez da arrainen elikagaien katean sartzen». Baina, hala ere, badaezpada ere, itsasontzia hondoratu zen lekuaren inguruetan Ãbi kilometroko erradioanà arrantzarik ez egiteko agindua eman dute.
AZIDO FOSFORIKOA
Gai kimikoak kalte handirik ez duela eragiten dirudi, epe luzera behintzat
Azido fosforikoa ongarriak egiteko erabiltzen da batez ere, eta garbiketako produktuak eta edari burbuiladunak egiteko ere bai. Azido likido bat da, korrosiboa, eta ez da lurrintzen. Atzo, orotariko iritziak entzun ziren izan ditzakeen ondorioen gainean.Frantzian itsas hondamendiak eta antzekoak ikertzeko duten Le Cedre ikerketa zentroaren arabera, isuriren bat gertatzen bada, heriotza eragin dezake inguru horretan dabiltzan arrainen artean, ondorio hori, hala ere, «puntuala» izango litzatekeela esan dute, eta «epe laburrekoa». Frantziako agintariek, berriz, azido fosforikoa elikagaien katean ez dela sartzen nabarmendu zuten atzo beste ezeren gainetik.
Zenbait talde ekologista ezkorrago mintzatu ziren atzo, ordea. Robin des Bois talde ekologistako kideek, esaterako, leku batean azido fosforiko asko pilatzen bada inguru horretako fauna eta landaredia «erre» egiten direla gogorarazi nahi izan zuten. «Eta orain, itsaso azpian, kutsatutako leku bat gehiago daukagu», gaitzetsi zuten, kritiko.Oceana talde ekologistak azido fosforikoa azido «ahula»dela gogorarazi du, eta kalte handirik ez duela eragiten normalean, are gutxiago epe luzera. «Isurtzen den kantitatea oso handia ez bada, behintzat, kalteak nahiko mugatuak izaten dira, eta lekuan lekukoak». Nolanahi ere, ontziko erregaia, olioak eta beste hainbat substantzia kutsadura iturri arriskutsuak izan daitezkeela gogorarazi dute. Orain arte Ece itsasontzi segurua izan dela esan dute, eta kudeatzen duen enpresak ez duela arazorik izan.