Erlijioa
Joan Paulo II.a santu egiteko prozesua laster abiatuko dutela iragarri du Benedikto XVI.ak
Legedia kanonikoak besterik agintzen badu ere, Joan Paulo II.a zena santu bihurtzeko prozedurak epe motzean abiatuko dituztela iragarri du gaur Benedikto II.a aita santuak. Legedi kanonikoa ez dute beteko, beraz. Izan ere, legedia horren arabera aita santu bat hiltzen denean hura santu bihurtzeko prozedura abiatu nahi bada bost urte itxoin behar dira, gutxienez.
Erromako Gotzaina ere bada Benedikto XVI.a, eta eliza haren bilera batean egin du iragarpena, latinez testu bat irakurriz. Testua irakurri duenean, bilkuran ziren apaizek txaloka erantzun diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu