Joan PAulo II.aren heriotza

Joan Paulo II.ari azken agurra eman diote milaka jarraitzailek

Joan Paulo II.aren hilkutxa txaloka hartu dute San Petri plaza lepo bete duten milaka lagunek. 10:00etan hasi da elizkizuna, eta 12:45ean amaitu. Ebanjelioaren liburu bat gainean zuela jarri dute hilkutxa, aldarearen erdi-erdian. Joseph Ratzinger kardinalak zuzendu du meza, eta Aita Santua dagoeneko Jainkoaren ondoan dagoela azaldu du. Hilkutxa San Petri basilikaren azpiko kriptara eraman dute gero, lurperatzeko. Elizkizuna oihu eta txalo artean egin dute, eta hainbatetan eten behar izan dute.

2005eko apirilaren 8a
18:08
Entzun
Azken egunetan Vatikanora joan diren milioika lagunek jarraitu dute Joan Paulo II.aren aldeko hileta, goiztiarrenek plazatik bertatik, eta besteek Erroman horretarako jarri dituzten pantaila erraldoietatik. Mundu guztitik —Txinatik izan ezik— bertaratutako agintariek toki pribilegiatua izan dute.

Azken egunetan jendetza handia joan da Vatikanora, Joan Paulo II.a Aita Santuari azken agurra ematera. Joan zen larunbatean hil zen Aita Santua, 84 urte zituela. Orduandik etengabea izan da Vatikanorako erromesaldia.

Karol Wojtylaren hileta ezin izan dute, baina, denek bertatik bertara ikusi. San Petri plazan jende asko sartzen da, eta lepo egon da. Goizeko seietan ireki dituzte ateak, eta gaua zain pasa dutenek bakarrik lortu dute sartzea. Inguruetako kaleak ere jendez gainezka egon dira. Hala ere, San Petri plazara biltzerik lortu ez dutenek ere izan dute aukera hileta elizkizuna ikusteko, izan ere, Erroman pantaila erraldoiak jarri dituzte hainbat lekutan.

Mundu osoko agintariak

Joan Paulo II.aren hileta elizkizunean mundu osotik joandako agintariak bildu dira, Txinakoak izan ezik. 2.500 bat agintari joango dira: lagun eta etsaiak elkarrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.